2018a BADOA… BAINA EKINTZAZ BETETAKO URTE BERRIA DATORKIGU!

2018a BADOA... BAINA EKINTZAZ BETETAKO URTE BERRIA DATORKIGU!

Urtearen azkenengo egun honetan 2018 honetako balorazioa egin nahi genuke.

Getxoko Ingurumen Aretoa berriro martxan jarri zenetik (2017ko martxoan) gure lehenengo urte osoa izan da 2018a, hau da, urteko 12 hilabeteetan bai ikastetxeei bai publiko orori zuzendutako ekintzak burutu ditugun urte osoa.

Ikastetxeei dagokionez, urtea Getxon Eskolako Agenda 21 garatzen duten ikastetxeei zuzendutako eskaintza bereziarekin hasi genuen. 2017-2018 ikasturtean geo-biodibertsitatea landu zuten eta horren inguruan udal diagnostikoa egiteko ibilbide ezberdinak sortu genituen: ikastetxeen inguruan paseoak, kosta aztertzeko ibilbideak, tailerrak Ingurumen Aretoan, Bolue hurbiletik ezagutzeko ibilbideak…

 

 

Gainontzeko ikastetxeentzako eskaintza zabaldu dugu ere: unitate didaktiko berriak sortu dira, Haur Hezkuntzako ikasleei zuzendutako programa berezia garatu da eta esperimentazio eta berrikuntza gela diseinatu dugu. Bertan, ikasleek esperimentazioaren bidez ingurumen-kontzeptuak barneratzea bermatzen duen tailerren proposamena sortzen da, ikastetxearen beharretara guztiz egokituta. Honi esker, 2000 ikasle baino gehiago pasatu dira aurten Getxoko Ingurumen Aretotik.

Asteburuetako programazioa ere zabaldu egin da; hilabete guztietan publiko mota guztiei zuzendutako eskaintza antolatu egiten da: txikientzako txiki-tailerrak, familientzako ibilbideak eta tailer ezberdinak  eta helduei zuzendutako ekintza bereziak. Ekintza autogidatu ezberdinak sortu ditugu ere; Bolueko esploratzaileak ekintzan, motxilatxoa uzten dugu maileguan familiartean edo lagunekin Bolueko azterketa sakona egiteko. Gu ere pixkanaka-pixkanaka joan gara ikasten, eta urteko esperientziari esker hasi gara gero eta ekintza arrakastatsuagoak sortzen: 2018 honetan 1000 pertsona inguru pasatu dira asteburuetan planteatutako ekintza ezberdinetatik.

Horretaz gain, bure baliabide zentroa ireki dugu eta apurka-apurka gero eta liburu, dokumentu eta artxibo gehiago kontsulta daitezke erakin nagusiko goiko pisuan. Aipamen berezia merezi dute gure udalerriarekin lotutako hainbat alderdi aztertzen dituzten zenbait lan (Getxoko itsasertzeko ingurunea, hezeguneari buruzko lanak etab.).

Azkenik, gure erakusketa iraunkorra berritu egin da 2018 honetan eta berriro martxan jarri ginenetik, hiruhilabetero, gutxi gora behera, aldi baterako erakusketa interesgarriak aukeratu ditugu, urte honetan, “Emakumena lanean”, “Ibaialde erakusketa”, “Txitxi burruntziak eta burruntziak” , “Itsasoa, olatuak apurtzen diren tokia” eta “Felipe Manterola, Herri giroko gizarteko argakilaria” erakusketak izan dira Getxoko Ingurumen Aretoan.

Zirraraz hartzen dugu 2019a eta, noski, ekintza berriak sortu eta garatzeko gogo handiekin… Izan ere, badaukazue eskuragarri urtarrileko gure programazioa, dagoeneko, ekintza berriekin!

Zorionak eta urte berri on! Eta ez ahaztu, jarrai itzazu Getxoko Ingurumen Aretoak dituen berri guztiak gure sare sozialetan (Facebook eta Twitter)

Share