Month: July 2022


ABUZTUAN ARETOA OPORRENGATIK ITXITA EGONGO DA

ABUZTUAN ARETOA OPORRENGATIK ITXITA EGONGO DA

Urtero bezala, abuztuan Aretoa oporrengatik itxita egongo da.
Baina larunbatera arte (hilak 31) erakusketak ikusteko, baliabideen zentroa, sendabelarren lorategia eta tximeleten oasia bisitatzeko edo programatutako jardueretako batean parte hartzeko aukera izango duzu (aldez aurretik izena emanda).

Irailetik aurrera berriro ikusiko dugu...

Sigue leyendo

GURE INFORMAZIO-BULETINAREN EDIZIO BERRIA!

GURE INFORMAZIO-BULETINAREN EDIZIO BERRIA!

Urtean bitan, Ingurumen Aretoan izan dugun jardueraren errepasoa egitea gustatzen zaigu. Hori guztia informazio-buletin txiki batean laburbiltzen dugu. Buletin hori posta elektronikoz bidaltzen diegu gure Aretoko lagun gisa harpidetu diren pertsonei. Hauei ere, hilero bidaltzen dizkiegu gure ekintzak eta albiste ezberdinak.

Urtero bezala, abuztuan Aretoak ateak itxiko ditu, irailean energia berrituekin itzultzeko. Baina oraindik jardueraz betetako hilabete bat geratzen da, eta den-denak doakoak dira.
Hilabete honetan, taldeei zuzendutako "Itsu-itsuan naturan" jarduera estreinatu dugu. Aire zabaleko jardueretan oinarritzen da, gure ingurune naturala zentzu guztien bidez ezagutzeko.