Abian da Getxoko Eskola Bideak proiektuarekin aurrera egiten jarraitzeko II. fasea
Getxoko Eskola Bideen proiektuaren II. fasea abian da, urrats berriak ematen jarraitzeko eta udalerriko ikastetxeetara joateko Lehen Hezkuntzako ikasleentzat ibilbide seguruen sarea sortzen aurrera egiteko. Hori dela eta, datozen hilabeteetan hainbat dinamika eta jarduera egingo dira herritarrek ekimen hau ezagutu eta parte har dezaten.
Ingurune naturala ezagutarazteko ibilbide gidatuak, naturarekin berriro konektatzea bilatzen duten jarduerak, ingurumenari buruzko street escape jarduerak, txikientzako eko-jostailu eta eskulan jasangarrien tailerrak, helduentzako ikastaroak... 2023ko asteburu eta jaiegunetan Ingurumen Aretoan egin diren doako jarduera ugarien adibide batzuk baino ez dira. Publiko guztiei zuzendutako jarduera...
Sigue leyendoEGUBERRI IRAUNKORRAK
Kontsumoa handitzen den garai hauetan inoiz baino garrantzitsuagoa da kontsumo arduratsua egitea. Zuekin partekatu nahi ditugu kontsumo arduratsuaren aldeko zenbait aholku:
- Hausnartu erosi aurretik
- Bilgarriak berrerabili (adibidez opari-papera)
- Elikadura jasangarria eta orekatua praktikatu
- Bidezko merkataritzako produktuak tokiko saltokietan, denda ekologikoetan eta abarretan erosi.
- 3...
Hau sorpresa!
Gaur goizean Haur Hezkuntzako bi eskola-talde etorri zaizkigu bisitan: Getxoko San Ignazio eskolakoak eta Elizaldeko Barraskilo eskolakoak.
San Ignazioko ikasleekin plastikoen gaia landu dugu, lehenik eta behin ingurune naturalean sortzen duten eragin negatiboa ezagutaraziz, eta arazoa larriagotzen ez jarraitzeko zer egin...
Sigue leyendo