2024. urtea inoiz erregistratu den urterik beroena izan da

Duela gutxi Munduko Meteorologia Erakundeak (MME) baieztatu duenez, 2024an industriaurreko mailak baino 1,55ºC gehiagoko tenperatura globala lortu zen. Horrela, azken 10 urteetan tenperaturarik beroenak erregistratu dituen joera berresten da, erregistroak daudenetik hamarkadarik beroena bihurtuz. Parisko akordioak ezarritako 1,5 ºC-ko muga ere gainditu da.
Erakunde Meteorologikoko idazkari nagusiaren hitzetan (Celeste Saulo), “giza jarduerek eragindako berotegi-efektuko gasen maila errekorrek bultzatu dute hori guztia”.
Bestalde, historikoki krisi klimatiko honetan gehien lagundu duen herrialdeetako batek (eta gaur egun munduko berotegi-efektuko gasen bigarren igorle handienak), AEBk -eta Donald Trump Etxe Zurira iritsi berri-, Parisko Akordiotik erretiratuko dela iragarri du berriki.
Germanwatch ingurumen eta giza eskubideen aldeko GKEak ohartarazi duenez, erretiratze hori negargarria izango da: “herrialdeak isuriak murrizteko duen betebeharra ezabatuko luke”; izan ere, “AEBren isuriek paper garrantzitsua betetzen dute 2 graduko eta 1,5eko mugetatik behera mantenduko ote garen galdetzean”.