Month: January 2024


Prest dugu otsaileko programazioa

Prest dugu otsaileko programazioa

Dagoeneko izena eman dezakezue otsailean egiten ditugun doako jarduera ugarietako edozeinetan.
Gainera, gaurtik aurrera zuen argazki kamerak eta margoak prestatzen joan zaitezkete "Bolueko hezegunea" lehiaketarako, otsailaren 2an ospatzen den Hezeguneen Munduko Eguna dela eta antolatua. Oinarriak "Jardueren programa" atalean kontsulta ditzakezue.

Ospakizun...

Sigue leyendo

INGURUMEN HEZKUNTZAREN MUNDU EGUNA

INGURUMEN HEZKUNTZAREN MUNDU EGUNA

1975etik, urtarrilaren 26an Ingurumen Hezkuntzaren Eguna ospatzen da. Bere garaian, hainbat ingurumen-arazoren aurrean sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko korronte pedagogiko gisa sortu zen, baina gaur egun, inoiz baino gehiago, parte hartzeko eta zuzenean eraldatzeko tresnak eman nahi ditu, ingurumen-krisiari (eta gizarte-krisiari) aurre egiteko benetako aldaketa bat...

Sigue leyendo

EA2030, GIH-ak eta zerbitzurako ikaskuntza

EA2030, GIH-ak eta zerbitzurako ikaskuntza

Eskolako Agenda 2030 berriaren helburu nagusia da herritar ahaldunduak eta kontzientzia ekosoziala dutenak prestatzea, ikasleen parte-hartze aktiboa sustatuz udalerri iraunkorragoak eraikitzen. Garapen iraunkorreko helburuen xedeak erreferentziatzat hartuta, ekintzara pasatzeko eskatzen da.

Ikasleen partaidetza ekosoziala eta lidergoa bultzatu nahi da erabakiak hartzean...

Sigue leyendo

Otsaileko programazioa

Otsaileko programazioa

Aste honetan zehar otsaileko jardueren programazioa argitaratuko dugu. Baina zuen pintzelak eta argazki-kamerak prestatzen joateko iragarri nahi dizuegu otsail osoan zehar "Bolueko hezegunea" lehiaketan parte hartu ahal izango duzuela. Lehiaketa hori Hezeguneen Munduko Eguna dela eta antolatu da, eta hainbat kategoria ditu:

Abenduaren 13tik, hainbat hondartzatan eta Galiziako Rías Baixas-eko kostaldean plastikozko pellets-aren agerpenak egon dira, bai poltsetan zein solte. Hilaren 8an, ontzi batek hainbat edukiontzi galdu zituela jakinarazi zen, eta horietako bat "pellets beteta zegoen". Beraz, ipotesi nagusia da hori dela itsasoan agertzearen arrazoia.

Larrañazubiko Ingurumen Aretoan Martin Del Busto artista getxotarraren “Flysch” goiburuko erakusketa dago ikusgai datorren martxoaren 25era arte. “Flysch” euskal paisaiaren eta Bizkaiko historia industrialaren inguruko argazki-proiektua da. Erakusketak hainbat inpresio biltzen ditu, estaldurarik gabeko paperaren gainean, bost argazki guztira, eta Martín del Bustok Nico...

Sigue leyendo

Urte berria, hilabete berria eta jardueren programazio berria

Urte berria, hilabete berria eta jardueren programazio berria

Atseden egun batzuen ondoren, Ingurumen Aretoak ateak irekitzen ditu berriro, jardueraz betetako urtarrilari aurre egiteko.
Urtarrilaren 20an, "Txaramela Pasta"-ko Ainara eta Izaskun izango ditugu, eta hainbat gai jorratuko ditugu: elikadura-subiranotasuna, elikadura jasangarria, 0 kilometroko produktuak, nekazaritza ekologikoa... Gainera, hainbat errezeta egin ahal izango ditugu pasta...

Sigue leyendo