Argazki Rally-aren bitartez, parte hartzaileak Getxoko zona berde garrantzitsuenetariko batera hurbilduko
dira. Lehenik eta behin, hezeguneko puntu esanguratsu desberdinak erakusten dituen mapa bat jasoko
dute. Horietako hiru aukeratu eta horien argazkiak atera ondoren Ingurumen Aretora bidali beharko
dituzte. Desertifikazioaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela baliatuz, aukeratutako gaia “Bolueko ura”
da. Argazki irabazlearen egileak produktu ekologikoen saski bat jasoko du. Rally-aren oinarriak hemen ikus ditzakezu.
- This event has passed.