INGURUMEN ARETOA


AURKEZPENA

Ingurumen Aretoa Getxoko Udaletxearen ekipamendua da, bere ateak berriro 2017ko martxoan ireki zituena, 4 urte inguru itxita egon ondoren.

Bere helburu nagusiak Ingurumen sentsibilizazioa eta gure inguruaren garapen iraunkorra dira, hezkuntza programaren eta asteburuetako programazio zabalaren bitartez lortu nahi direnak.


FOILETU OROKORRA DESKARGATU (PDF)

Kokapena ezin hobea da horretarako, izan ere, alde batetik Larrañazubi-ko zabortegi zaharraren eta Getxoko Hondakinen Transferentzi Gunearen ondoan aurkitzen gara. Honek hondakinen eta kontsumo arduratsuaren gaiak bertatik bertara lantzeko aukera paregabea ematen digu. Beste alde batetik, Bolueko Hezegunea oso hurbil dago ere, Getxoko berdegune nagusietako bat bisitatzeko aukera ematen diguna, biodibertsitate babesgune garrantzitsu bat ezagutuz aldiberean.

ZERBITZUAK

Erabiltzaileen ingurumenarekiko sentsibilizazioa eta garapen iraunkorraren inguruko kontzientziazioa lantzeko asmoz, baliabide desberdinak eskaintzen ditugu.

Alde batetik hezkuntza programarekin lotutako ekintzak aurki ditzakegu. Honako hau ez da soilik hezkuntza zentroetara mugatzen, era guztietako elkarteetara zabalik dagoelarik: kultur eta astialdi elkarteak, helduen elkarteak etab. bai Getxokoak izan edo beste udalerrietakoak.


Beste alde batetik, hezkuntza programaz gain Getxoko Ingurumen Aretoak hainbat aukera eskaintzen ditu.

Azpimarratzekoak dira eraikin nagusian aurkitzen diren erakusketak, bai iraunkorra bai aldizkakoa, eta asteburuetan burutzen diren ekintzak.

Gainera osteratxo bat emanez hurbiltzeko toki aproposa da, Bolueko Hezuguneaz gozatzen dugun bitartean, ibilaldia bukatzeko gure arboretoa bisitatuz edota bertako piknik-gunean atseden hartuz.


HEZKUNTZA PROGRAMA

ORDUTEGIA ETA PREZIOAK

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera: 10:00-etatik 14:00-tara eta 15:30-tatik 17:30-tara.
Asteburu eta jaiegunak: 10:00-etatik 14:00-tara.
Abuztuan itxita.

Kokapen mapa ikusi

Prezioak

Programatutako ekintzak eta ibilbideak doakoak dira, kasu batzuetan aurretik izena ematea beharrezkoa den arren.

KOKAPENA

Ingurumen Aretoa Getxon aurkitzen da, Larrañazubi auzoan.

Ibiltzen

Fadura polikiroldegiko aparkalekuak gurutzatu behar dira, futbol zelaien atzetik Bolueko Hezegunera doan bidera heldu arte. Bide hori jarraitu beharko dugu Uribe Kosta korridorearen zubi azpira heldu arte, non Getxoko Ingurumen Aretoa dioen kartela jarraitu beharko dugun.

Kotxez

Heltzeko BI-637-ko 11. irteera (Makaleta etorbidea) hartu behar da. Ondoren, bidegurutzean Lexarreta kaletik irten behar da eta “Getxoko Ingurumen Aretoa” dioten seinaleak jarraitu.
Ingurumen Aretoan bertan doako aparkalekua dago erabilgarri.

Metroz

Garraio publikoan etortzeko hurbilen dagoen metro geltokia Aiboakoa da.

Autobusez

Autobusez etortzekotan ordea, hainbat aukera izango ditugu. Alde batetik, Getxo futbol taldearen zelai ondoan dagoen markesinan ondorengo autobus-lineak gelditzen dira: A 2164 Andramari-UPV/EHU (Faduratik), A 3414 Bilbo-Getxo (Artxandako tuneletatik), A 3422 Areeta-Berango (Artea ZK), A 3471 Getxo-Gurutzeta (Faduratik) eta A 3531 Sopela-Mungia-Gatika. Beste alde batetik, Makaleta Etorbidean Garbigune ondoan dagoen markesinan ondorengoak geldituko dira: A 2164 eta A 3471.