Santo Tomas eguna aprobetxatuz, Ingurumen Aretoan “Taloak familian” ekintza antolatu dugu. Honetan, parte hartzaileek errezeta tradizionalak jarraitu behar izango dituzte taloak egiteko, Ingurumen Aretotik eskuratzen ditugun materiala eta osagaiak erabiliz. Ekintza honen bidez familien eta txikien artean elikadura jasangarria eta arduratsua sustatzea nahi da. Tailerra 10:30-etatik 13:30-etara burutuko da. Ingurumen Aretoko hezitzaile batek dinamizatuko du eta kasu honetan ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.
- This event has passed.