Ekintza honekin familiek eta lagun taldeek Hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute, kanpoan egiten diren joko eta ekintza desberdinen bitartez. Parte hartzaileak proposatutako puntuetan gelditu beharko dira eta horietako bakoitzean froga bat burutu. Kasu honetan ez da beharrezkoa izena ematea aldez aurretik.
Aldi berean “Bolueko esploratzaileak” jarduera eskainiko da, familia eta lagun taldeei zuzendutako ekintza dena. Ekintza honen bitartez, herritarrek udalerriko ingurumenaren zaintza zuzenean parte hartzea bilatzen duena, mugikortasuna, zarata, ura, biodibertsitatea baita hondakinei buruzko ere diagnostikoa egingo da, Bolueko hezegunetik ibilbide autogidatua baten bidez. Diagnostikoa aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa diren material guztiak Ingurumen Aretotik eskainiko dira: prismatikoak, identifikatzeko gidaliburuak, sonometroak, uraren analisia egiteko kit-a eta abar. Beharrezkoa da aurretik izena ematea.