Gure inguruko zuhaitz espezie desberdinak identifikatzen ikasteko ekintza berri bat eskaintzen da, 6-14 urte bitarteko umeei zuzenduta dagoena. Jarduera honen hasieran, bideo labur batean, Haritz zuhaitz zaharrak basoei buruz hitzegingo du eta bere lagunak ezagutzera animatuko ditu parte hartzaileak. Ondoren, zuhaitzen hostoei eta beste ezaugarri batzuei buruzko pistak emango dira eta parte hartzaileek Ingurumen Areto inguruan dagoen Arboretumean espezie hauek aurkitu beharko dituzte.
- This event has passed.