ESKOLAKO AGENDA 21: GETXOKO IKASLEEK HOBETZEKO PROPOSAMENAK AURKEZTUKO DIZKIOTE UDALARI

ESKOLAKO AGENDA 21: GETXOKO IKASLEEK HOBETZEKO PROPOSAMENAK AURKEZTUKO DIZKIOTE UDALARI

Duela gutxi esan dugun bezala, Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen duten Getxoko ikasleek aurten Stop Plastikoak gaiaren inguruan hartutako konpromisoak helarazi dizkiote Udalari.

Era berean, hobetzeko proposamenen zerrenda helarazi diote Udalari, hondakin plastikoek gure planetan duten eragina murrizten saiatzeko.

Hona hemen Udalari aurkeztutako proposamenak:

  1. Herritarrei telazko poltsak berriro dohainik banatzea, eta eskoletan bokatak eramateko telazko poltsak banatzea. Plastiko gutxiago sortzeaz gain plastikoaren gehiegizko erabilerak sortzen duen arazoa ezagutaraziko da.
  2. Udalak udal mailan kanpaina indartsu bat egitea plastikoaren gehiegizko erabileraren aurka, edo behintzat erabilpen bakarreko plastikoaren kontra.
  3. Beste udalerri batzuetan egin den moduan, “filtroak” jartzea estoldetan filtratzen den zaborra gelditzeko (batez ere plastiko txikiak eta zigarro muturrak itsasora heldu baino lehen harrapatzeko).
  4. Garbiketa bat antolatzea, ez bakarrik hondartzan, baita Transferentzi Plantaren ingurunean ere.
  5. Dendei zuzendutako sentsibilizazio kanpaina bat egitea edota diru-laguntzak eskaintzea bertoko dendetan paperezko poltsak gehiago erabiltzeko asmoz.
  6. Hondartzetan kartelak jartzea plastikoa debekatzeko, edo behintzat hondartzeetan bere erabilera murrizteko.
  7.  Hainbeste tetrabrik ez sortzeko, Algortako plazan esne-makina bat jartzea, norberak bere kristalezko botila esnez bete ahal izateko. Horrela bertoko komertzio bultzatuko dugu eta gainera kristalezko botilen berrerabilpena bultzatuko dugu.
  8.  “Paellak” ospatu baino egun batzuk lehenago kontzientziazio kanpaina bat egitea jendeak plastikoa ez uzteko.
  9. Getxoko zabor kamioetan tapa bat jartzea zaborra ez jausteko. Transferentzi Planta ondoan plastiko pilo ikusten da, eta kontuan izan behar da Bolueko hezegunea oso hurbil dagoela.

Lan bikaina talde! Eskerrik asko Getxo eta planeta iraunkorrago baten alde lan egiteagatik.

Share