Orienting motako jarduera autogidatu berri bat da, eta helburu nagusia mapa bat interpretatzen eta
iparrorratz bat maneiatzen ikastea da, horretarako ibilbide bat koordenatu batzuen bidez eginez.
Jarduera Ingurumen Aretoan hasten da. 5 euroko fidantzaren truke behar diren material guztiak
emango dira (jarraibideak eta iparrorratza) eta, taldeak puntu bakoitzera iristen direnean, koordenatuak
bidaliko dira hurrengo puntua bilatzeko, baita koordenatu bakoitzari buruzko informazio gehiago ere.
Jarduerak 1´5 ordu inguruko iraupena du, eta bi modalitate daude: bakuna (8 urtetik gorako txikiek
parte har dezakete) eta zailtasun handiagoa duena (honetan 12 urtetik gorako txikiek parte har
dezakete).
Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.
- This event has passed.