HEZKUNTZA-PROGRAMAREN JARDUERA BERRIA: “GUNE NATURALA ADOPTATU”

HEZKUNTZA-PROGRAMAREN JARDUERA BERRIA: "GUNE NATURALA ADOPTATU"

Gaur Zubileta Eskolako ikasleek “Gune natural bat adoptatu” izeneko jarduera egin dute Ingurumen Aretoko hezitzailarekin. Gaurtik aurrera, eskolatik gertu dauden natur guneetako bat zaintzeaz arduratuko dira. Gaur, datuak hartu dituzte dauden landare eta animaliei buruz, zuhaitz motei buruz, inguruan liztor asiarraren habiak ote dauden begiratu dute… eta, gainera, zabor hori guztia bildu dute… bakarrik 10 minututan! Jarraitu beharreko adibidea zarete koadrila. Eskerrik asko guztiol partetik!

Share