16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako tailerra; bi txandatan emango da Ingurumen Aretoan, eta guztira 22 pertsonek parte hartu ahal izango dute.
Tailerrean paper argizaria nola egiten den ikasiko dugu: paper mota hau, gantz eta hezetasunarekiko erresistentea eta malgua denez, elikagaiak biltzeko eta behin eta berriz berrerabiltzeko oso egokia da. Era berean, adibide praktiko honen bidez, 0 waste edo zero hondakin mugimendua ezagutuko dugu, planetarekiko alternatiba jasangarriagoak eta arduratsuagoak planteatuz gure eguneroko ekintzetan sortzen dugun.
Zaborra ahalik eta txikiena lortzeko apustua egiten duena.
Bi txanda egingo dira: 10: 30etik 11: 45era eta 12: 15etik 13: 30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Gelak baieztapena jasotzea.