Loading Events
  • This event has passed.

ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK: ZENTZUMEN GUZTIEKIN ERALDATZEN

Getxoko Bihurtuz elkartearen helburua da gizarte-bazterketako egoeran dauden gazteei aukera ematea bizi diren gizartean gizarteratzeko eta laneratzeko. Ingurumena zaintzeko udalerri osoan egindako hainbat ingurumen-lanez gain, Bihurtuz erakundeak ondare historiko eta kulturala mantentzeko hainbat lan egin ditu, malakate izenez ezagutzen diren azpiegituren inguruan egindakoak, esaterako.

Helduei zuzendutako hitzaldi honen bidez elkarteak lortu nahi dituen helburuen berri emango da, baita egin dituzten lanen berri ere. Horietako batzuk Ingurumen Aretoan bertan bisitatu ahal izango dira; izan ere, Bihurtuz elkarteak hainbat ekimenetan parte hartu du ekipamenduan, hala nola sendabelar, aromatiko eta sukaldaritzako lorategian. Hitzaldia eta bisita amaitzean, lorategi hori ezagutzeko aukera izango dugu, zentzumenentzako jarduera baten bidez. Jarduera hori Ingurumen Aretoko hezitzaileetako batek zuzenduko du.

Ordutegia: 11:00etatik 13:00etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

Data

October 23, 2021

Ordua

11:00 am - 1:00 pm

Kokapena

Aula Ambiental de Getxo
Barrio Larrañazubi, 12. B
Getxo, Bizkaia 48992 España

Telefonoa

688 88 35 96

Organizer

Aula de Getxo
Telefonoa
688 88 35 96
Email
info@ingurumenaretoagetxo.eus
Web-gunea
http://www.ingurumenaretoagetxo.eus
ERREGISTRATU

Partekatu gertaera hau