Ingurumen Aretoko hezitzailek batek gidatutako ibilbidea da, 8 urtetik gorako adin guztiei egokitutakoa dagoena. Ibilbide osoa Bolueko hezegunetik izango da. Egungo hezegunea Getxo urez hornitzen zuen urtegi zahar baten lekuan aurkitzen da, Bolueko haranaren amaieran, Gobela eta Larrañazubi ibaien elkargunean, eta udalerriko inguru natural garrantzitsuenetariko bat da.
Gutxi gorabehera 2 ordu eta erdiz (11:00etatik 13:30etara) hezeguneko historiarekin, kontserbazio egoerarekin, biodibertsitatearekin eta udal kudeaketarekin erlazionatutako alderdiak aztertuko ditugu. Kasu honetan ekintza Ingurumen Aretoan hasiko eta Boluen amaituko da, egun horretan inauguratuko baita aldi baterako argazki-erakusketa berria: Bolue hezegunea eta harana, irudiz osatutako istorioa.
Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.