6 eta 14 urte bitarteko umeei zuzendutako txiki tailerra da. Honetan helburua paper zaharrak birziklatuz (egunkarikoak, esaterako) papera egitea izango da. Prozesu osoa garatuko da eta parte-hartzaile bakoitzak paper berria eraman ahal izango du etxera eskulanak egiteko, adibidez orri-markatzaileak.
Bi txanda egingo dira: 10: 30etik 11: 45era eta 12: 15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.