2021EKO KLIMARI BURUZKO GOI-BILERA

2021EKO KLIMARI BURUZKO GOI-BILERA

Joan den ostiralean amaitu zen COP26-a, Glasgowen egin zen Nazio Batuen klimari buruzko Goi-bilera, urriaren 31tik azaroaren 12ra bitartean ospatu zena. Goi-bilera horretan ia 200 herrialdetako ordezkariak bildu ziren, klima-aldaketa mugatzeko eta berotze globala 1,5ºC-tik behera mantentzeko akordio bat lortzeko, Parisko Akordioak ezartzen duen bezala.

Goi-bilera horretan lortutako akordioak ikatzarekiko mundu-mailako mendekotasuna murrizteko asmoa azaltzen du, erregai fosil horren erabilera pixkanaka murriztuz, eta gobernuen igorpenak murrizteko planak eguneratzeko beharra azaltzen du. Gainera, garapen bidean dauden herrialdeentzako laguntza ekonomikoa handituko da, krisi klimatikoaren eraginei aurre egiteko.

Hurrengo goi-bilera datorren urtean egingo da Egipton. Bertan, herrialde parte-hartzaileek klima-aldaketaren aurka egindako aurrerapenen berri eman beharko dute.

Share