EKINTZA BERRIA: AZTARNAK BILATZEN

EKINTZA BERRIA: AZTARNAK BILATZEN

Abenduaren 11n jarduera berria estreinatuko dugu!
6 urtetik gorakoentzako jarduera da, eta parte-hartzaileek gure inguruko animalia batzuek uzten dituzten arrastoak ezagutuko dituzte, batez ere aztarnak.
Jarduera 2 zatitan banatzen da. Lehenengoa ginkana bat da, pista batzuen laguntzaz Ingurumen Areto inguruan ezkutatuta dauden oinatzak bilatzeko.
Bigarren zatian, oinatz guztiak aurkitzeagatik sari gisa, parte-hartzaileek igeltsuz gustukoen duten aztarnaren moldea egin ahal izango dute. Gainera, animaliek uzten dituzten beste arrasto mota batzuk ere erakutsiko dira.
Animatu zaitezte parte hartzera! Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

Share