Ingurumenaren Munduko Eguna dela eta, ibilbide gidatu hau garatuko da, adin guztiei zuzenduta (6 urtetik aurrera) eta Ingurumen Aretoko hezitzaileetako batek gidatuta. Gutxi gorabehera 2,5 ordutan, kontserbazio-egoerarekin, biodibertsitatearekin eta gune horren kudeaketarekin lotutako hainbat alderdiri erreparatuko zaie.
Jarduera 11:00etan hasiko da Ingurumen Aretoan, eta bertan Bolueko hezegunearekin lotutako erakusketa eta dortoka inbaditzaileentzako urmaela ikusi ahal izango dira. Ibilbidea 13:30ean amaituko da, hezegunean. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Aretotik baieztapena jasotzea.