Helduei zuzendutako elikadura iraunkorreko tailerra da, Haizea Bengoetxeak emango duena (Olatxuko Laboreak).
Oraingoan kontserba-errezetak egingo dira sagarrekin. Helburua elikadura jasangarria sustatzea da, bertako produktuetan oinarritua, hainbat errezeta egiten ikasiz.
Ordutegia: 10:30etatik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.