Jarduera autogidatu berri honen bidez parte hartzaileek Ingurumen Areto inguruan esperimentazio sentsorialean oinarritutako hainbat joko dibertigarri garatu ahal izango dituzte. Ekintza honen helburua zentzumen desberdinak esnatzea da naturara hurbildu eta berarekin konektatzen laguntzeko.
Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.
Parte hartzeko gomendatzen dizuegun gutxieneko adina 8 urtekoa da