Basoen Nazioarteko Eguna ospatzeko (martxoak 21), 3 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer honetan parte hartzaileek lurretik hartutako adarrak apainduko dituzte erramu bat osatzeko. Adarrak pintura, artilezko harilko zaharrak edo arropa zaharrak erabiliz apainduko dira.
Bi txanda egingo dira: 10:30-11:45 eta 12:15-13:30. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.