6 urtetik gorako umeei zuzendatutako tailer honetan, kartoia berrerabiliz joko dibertigarri bat sortuko dugu. Joko honetan, kartoian irudikaturiko zuhaitz bati kanika edo “sagar” guztiak bere lekuan kokatzea lortu behar dugu, hauek ukitu gabe.
Bi txanda egingo dira: 10:30-11:45 eta 12:15-13:30 . Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.