8 urtetik gorakoentzako abentura jokoa da. Parte hartzaileek hainbat enigma eta buru-hausgarri konpondu beharko dituzte Arkaitzi laguntzeko. Izan ere, biologo oso despistatua da, eta espezie inbaditzaile bat eta autoktono bat nahastu ditu. Jarduera honen bidez, hobeto ezagutuko da espezie exotiko inbaditzaileek sortzen duten arazoa, eta gure inguruko espezie batzuk ezagutaraziko dira.
Ohiko Escape Room ez bezala, gainditu beharreko probak, pistak, objektuak eta enigmak ez daude gela bakar batean, espazio ireki batean baizik. Beraz, Ingurumen Aretoko hainbat espaziotan mugitu beharko duzu, 4 espezie exotiko inbaditzaileen izenak aurkitu arte, horrela biologoaren tranpan erori den animalia autoktonoa askatu ahal izateko. Ordubete baino lehen egin ahal izango duzue?
4 txanda egingo dira: 10:15, 11:00, 11:40, 12:15. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.
- This event has passed.