Tailer hau Getxoko Eskola Bideen esperientzia pilotuan parte hartuko duten umeei zuzendua dago. Parte hartzaileek, esperientzia pilotua ospatzen den egunetan erabili ahal izango dituzten seinaleak margotuko dituzte eta txapa polit batzuk sortuko dituzte. Gutxieneko adina. 3 urte.
Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.