Hegazti Migratzaileen Munduko Eguna ospatzeko, 3 urtetik gorako umeei zuzendutako jarduera hau proposatzen dizuegu, non parte-hartzaileek hegazti politak egin ahal izango dituzten estanpazio bidez, kortxo bat berrerabiliz. Gainera, inguruko hegaztien argazkiak erakutsiko dira.
Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea