Gure inguruko hegazti batzuek koloreak galdu dituzte. Kolore horiek berreskuratzen lagunduko diezue?
Jarduera honen bidez, Ingurumen Areto inguruan pista-joko erraz bat egingo da, eta parte hartzen duten taldeek 6 hegazti misteriotsuak zein diren asmatu beharko dute, eta benetako koloreekin koloreztatu beharko dituzte. Gainera, jarduera amaitzerakoan, Baliabide Zentroko “Getxoko hegaztiak” argazki-erakusketa bisitatu ahal izango da. Gomendatutako gutxieneko adina: 6 urte.
Ordutegia: 10:30, 11:00, 11:30, 12:00, 12:30 eta 13:00. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.