GAUDE ELKARTEA, MENDIONDO ZENTRO OKUPAZIONALEKO KARLOSEN LABURPEN-BIDEOA
Irailaren 27an, berriz ere, Gaude elkartearen Mendiondo zentro okupazionaleko erabiltzaileen bisita izan genuen. Haiekin Bio-Ura izeneko programa burutu genuen. Horren bidez, ibilbide bat egin genuen Bolueko hezegunean zehar, hura inguratzen duen egoera, fauna eta flora ezagutzeko. Eta jardueraren bat egin genuen, hala nola Larrañazubi ibaiko ura aztertzea haren kalitatea egiaztatzeko, edo inguruko ohiko animalien entzuketak.
Bisita horren ondorioz, Carlosek bere esperientzia partekatu nahi izan zuen prestatuko zuen bideo baten bidez, eta hurrengo bisitan grabatu genuen.
Bideoa ikusteko egin KLIK!
Eskerrik asko Carlos eta Gaude elkarteko lagun guztiei!
Recommended Posts
Otsailaren 2an Hezeguneen mundu Eguna ospatu dugu
February 4, 2025
Prest dugu otsaileko programazioa!
January 30, 2025
2024. urtea inoiz erregistratu den urterik beroena izan da
January 22, 2025