Oraindik ez duzu gure azaroko programazioa ezagutzen?

Oraindik ez duzu gure azaroko programazioa ezagutzen?

Hilabete hau jarduera ugariz beteta dator, beti bezala adin guztietako pertsonei zuzenduta.
Hilaren 18an, Boluetik Santa Colomara arteko ibilbidea errepikatuko dugu. Bertan, udalerriko ingurumen-kontuak eta kontu historikoak aztertuko ditugu, eta, zehazki, Bolue haranekoak, non errota hidrauliko batzuk zeuden, eta horietako batzuk martxan egon ziren XX. mendeko 60ko hamarkadara arte.

Hilaren 26an, “La Yesca Silvestre” ko Jessicak helduei zuzendutako tailerra eskainiko du. Bertan, urte-sasoi honetan erraz aurki daitezkeen landareak eta bestelako produktu naturalak erabiliz botikin bat egiteko gakoak emango dizkigu.

Adin guztietako txikiek parte hartu ahal izango dute diseinatu ditugun eskulan tailerretako batean, helduengan eta etxeko txikienengan pentsatuda daudenak.

Eta hori gutxi balitz, hilaren 16an aldi baterako beste erakusketa bat inauguratuko dugu, “Getxoko paisaia naturalak”, Getxoko Samantha artistarena.

Beraz, ez izan zalantzarik eta hurbildu Aretora!

Share