3 urtetik gorako umeei zuzendutako jarduera honetan, parte-hartzaileek herbario xume bat egin ahal izango dute 3-4 zuhaitz-espezieko hostoekin. Horretarako, inguruan biltzen den buztina erabiliko da, eta zuhaitzen hostoen negatiboa lortuko da. Ondoren, zuhaitz horiek in situ ezagutuko dira, Aretoko arboretumetik ibilbide erraz bat eginez.
Bi txanda egingo dira: 10:30-11:45 eta 12:15-13:30. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.