16 urtetik gorakoei zuzendutako tailerra da, eta birziklapenaren gaia jorratuko da bertan. Horretarako, gaiari buruzko sarrera bat egingo da, EAEko eta, zehazki, Getxoko hondakinen sorrerari eta bilketari buruzko datu orokor batzuk azalduz. Ondoren, zalantzak sortzen dituzten eguneroko hondakinak sailkatzeko dinamika batzuk gauzatuko dira, eta jendeari birziklapen egokia egiteko tresnak emango zaizkio.
Ordutegia: 11:00etatik 12:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.