3 urtetik gorako umeei zuzendutako jarduera xumea da, naturarekiko lotura sustatzea helburu duena. Bertan, pertsona bat marraztu beharko dute folio batean, arropa moztuz. Ondoren, Aretoko inguruan naturan aurkitzen dituzten koloreak bakarrik erabiliz (zerua, belarra, zuhaitz baten azala…), 4 aldiz aldatu beharko dute arropa-pertsonaia hori. Argazki bat partekatzen badute, animaliak koloreztatzeko liburu baten zozketan sartuko dira.
Ordutegia: 10:30-11:45 eta 12:15-13:30. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.