Udaberria iristeko gutxi falta dela aprobetxatuz, parte-hartzaileek hazitegi sinple batzuk egin ahal izango dituzte, plastikozko erabilera bakarreko taperrak berrerabiliz. 3 urtetik gorakoentzat.
Bi txanda egingo dira: 10:30-11:45/12:15-13:30. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.