EA2030, GIH-ak eta zerbitzurako ikaskuntza

EA2030, GIH-ak eta zerbitzurako ikaskuntza

Eskolako Agenda 2030 berriaren helburu nagusia da herritar ahaldunduak eta kontzientzia ekosoziala dutenak prestatzea, ikasleen parte-hartze aktiboa sustatuz udalerri iraunkorragoak eraikitzen. Garapen iraunkorreko helburuen xedeak erreferentziatzat hartuta, ekintzara pasatzeko eskatzen da.

Ikasleen partaidetza ekosoziala eta lidergoa bultzatu nahi da erabakiak hartzean eta udalerrian ekintza eraldatzaileak ezartzean.

Planteamendu horren ondorioz, 2023-2024 ikasturterako, Getxon Eskolako Agenda 2030 programan parte hartzen duten ikastetxeetako ikasleak bizikleta martxa bat antolatzen ari dira, maiatza aldera eta udalerri osotik igaroko dena. Ekintza honen bidez, herritar guztiak kontzientziatu nahi dituzte garraiobide iraunkorren erabilerari buruz, eta oraindik egiten ez duten ikasleak bizikletaz edo oinez eskolara joatera animatu nahi dituzte.

Gainera, ibilbide horren diseinua udalerriko bidegorrien sarea handitzeko erabili ahal izango du Udalak, eta, bestalde, gaur egun hobekuntzaren bat behar duten puntuak detektatuko dira.

Ikasleek, gainera, Ingurumen Aretoko hezitzaile taldearen laguntzarekin ikastetxeetan bertan egiten ari diren tailerren bidez, martxa aldarrikatzailea izatea erabaki dute, baina baita inklusiboa, segurua eta dibertigarria ere.


Animo guztioi!

Share