Jarduera hau publiko guztiarentzat da (6 urtetik aurrera). Basa-bizitzaren Munduko Eguna aprobetxatuz, basa-faunarentzako babeslekuak (intsektuak, sugandilak, trikuak, etab.) eraikiko dira elkarlanean, inguruan dauden elementu naturalekin, hala nola egurra eta harriak. Tailerra egin aurretik (babesleku bat saio bakoitzeko, elkarlanean egindako basoan), bideo bat ikusiko da azalpen gisa.
Bi txanda egingo dira: 10:30-11:45 eta 12:15-13:30. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.