16 urtetik gorakoei zuzendutako jarduera honetan, parte-hartzaileek erramu hidrolatoa sortzeko prozesu osoa egin ahal izango dute (biltzetik destilatu arte), hainbat propietate sendagarri dituen produktua eskuratu arte. Tailerra Iserbietxeko Luciak emango du.
Txanda bakarra egingo da: 10:30-13:30. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.