Getxoko Ingurumen Aretoko baliabide-zentroak udalerriko ingurumen-alderdi desberdinekin lotutako erakusketa monografikoen programa berri bat martxan izango du

Getxoko Ingurumen Aretoko baliabide-zentroak udalerriko ingurumen-alderdi desberdinekin lotutako erakusketa monografikoen programa berri bat martxan izango du

Baliabide-zentroa Larrañazubi kaleko 12B helbidean kokatuta  dagoen espazio txiki bat da, Ingurumen Aretoan bertan, non dokumentazio kontsultak eta lan-zentro gisa erabiltzen den urtean zehar. Era honetan, urriaren 2tik abenduaren 23ra, aldez aurretik erreserba eginez, Bolueko Hezeguneari buruzko kontsultak egin ahal izango dira formatu ezberdinetan. Hala nola, ikus-entzuneko materialak (foto-tranpeo bidez harrapatutako inguruko animalien irudiak, aireko argazkiak, naturagune horrek azken hamarkadetan izan duen bilakaera ezagutzeko…), tokiko argazki ezberdinak edota inbentarioak eta azterlanak, besteak beste. Gainera, hiruhileko bakoitzari dagokion gaiari buruzko hitzaldiak burutuko dira gaiarekin lotutako adituak izango diren pertsonen esku.

Share