“Naturan irakurtzen” argazki lehiaketa urrian zehar

"Naturan irakurtzen" argazki lehiaketa urrian zehar

Lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek argazki bat bidali beharko digute Getxoko ingurune natural edo hiri-parkeren batean irakurtzen. Argazkia info@ingurumenaretoagetxo.eus helbide elektronikora bidali behar da, e-mailean argazkia non dagoen eta berdegune, parke edo eremu natural horretan zer gustatzen zaizun edo zer nabarmendu nahi duzun adieraziz.

Bi kategoria daude: 6 eta 15 urte bitartekoak eta 16 urtetik gorakoak. Lehenengo kategorian, pintura-maleta bat izango da saria. Bigarren kategorian produktu ekologikoen saski bat izango da saria.
Bidalitako argazkiak Ingurumen Aretoko Sare Sozialetan argitaratu ahal izango dira (Facebook, Twitter edota Instagram. Ez da beharrezkoa aurpegia ikustea, baina bai ikusi behar da argazkia ateratako eremua).

Lehiaketaren oinarriak HEMEN kontsulta daitezke.

Share