3 urtetik gorako haurrentzako eskulan tailerra. Hosto lehorrak bilatu beharko dituzte Aretoko arboretumean, folio batean itsatsi eta intsektu itxura eman. Intsektuek ekosistemetan duten garrantziaz hitz egingo da, eta parte hartzaile txikiei ingurua esploratzen utziko zaie, intsektuak lupekin bilatuz. Gainera, intsektuen benetako ale disekatuak erakutsiko dira, hala nola erleak, kakalardoak, sitsak edo liztorrak, mikroskopio digitalarekin ikusi ahal izango direnak.
Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.