Mailu-buruko harra
Mailu-buruko harra (Bipalium kewense) planarien familiako har mota bat da. Har hau Afrikatik eta Asiatik datorren espezie exotiko inbaditzailea da, baina beste herrialde askotan urte asko daramatza presente, besteak beste, Estatu Batuetan (duela 100 urte baino gehiago iritsi zen bertara) edo Erresuma Batuan. 1995. urtetik, behintzat, iberiar penintsulan aurki daiteke, eta urte batzuetatik Uribe-Kosta inguruan ere bai.
Mailu-buruko harra espezie haragijalea da, eta haren elikagai edo harrapakin nagusiak lur-zizareak, bareak edo barraskiloak dira; beraz, haren presentziak lurraren biomasari eragiten dio eta haren kalitatea murrizten du, lur-zizareak oso garrantzitsuak baitira lurzorua elikatzeko.
Mailu-buruko harra hiltzeko zaila den espezie bat da. Ez mozteak, ez zanpatzeak ez du balio, berriro ugaltzen baita. Teknikarik seguruenetako bat gatza edo lixiba duen poltsa batean giltzapetzea da. Gizakiarentzat arriskutsua ez bada ere (bai, ordea, biodibertsitatearentzat), komeni da inoiz esku biluziekin ez ukitzea.
Recommended Posts
Prest dugu azaroko programazioa!
October 31, 2024
COP 16
October 24, 2024
“Naturan irakurtzen” argazki lehiaketa urrian zehar
October 14, 2024