8.100 pertsona baino gehiago igaro ziren Getxoko Ingurumen Aretotik 2024an
8.100 pertsona baino gehiago igaro ziren Getxoko Ingurumen Aretotik 2024an, Udaleko Ingurumen Unitateak emandako balantzearen arabera. Eta bisitari guztietatik, 5.500 lagun inguruk, adin guztietako ikasleak eta pertsona helduak, parte hartu zuten iaz udal ekipamendu honek eskaintzen dituen hezkuntza-programetako batean. Programa horien bidez, hainbat gai jorratzen dira, hala nola elikadura jasangarria, kontsumo arduratsua, birziklapena eta biodibertsitatearen kontserbazioa.
Iñigo Urkitza Ingurumen Zerbitzuko zinegotziaren arabera, “joan den urtean, nabarmen igo da Aretoa bisitatu duten partikularren kopurua, aurreko urtean baino 300 gehiago; izan ere, programatzen diren jardueretako batean parte hartzeko, erakusketak bisitatzeko, dortokentzako putzua, tximeleten oasia edo arboretuma bisitatzeko edo baliabide ugarietako bat erabiltzeko hurbildu dira. Eta ikasturtean zehar, eskola programaren eskaintza zabaltzeaz gain, asteburuko jarduera berriak ere diseinatu dira, publiko guztiei zuzenduak, hala nola Bolue inguruko zuhaitz espezieak ezagutzeko ibilbide autogidatuak edo naturan bizirik irauteko jarduerak”.
Recommended Posts
Eskolako Agenda 2030: Udal diagnostikoak
January 17, 2025
TXIMISTA BERDEA
January 10, 2025
“ZOMORROEN BILA” JARDUERA BERRIA
January 3, 2025