Abuztuan Aretoa itxita egongo da

Abuztuan Aretoa itxita egongo da

Urtero bezala, Getxoko Ingurumen Aretoak ateak itxiko ditu abuztuan.
Oporraldi horren ondoren, pilak ondo kargatuta itzuliko gara, publiko guztiarentzako jardueraz betetako programa eskaintzen jarraitzeko, eta horien bitartez ingurumenaren eta iraunkortasunaren inguruko gaiak lantzen jarraituko dugu.


Gainera, hilabete hauetan bisitatu gaituzten 5000 pertsona baino gehiagori (eskola-taldeen eta partikularren artean) eskerrak emateko aprobetxatu nahi dugu. Eskerrik asko guztiei!


Azkenik, udan ere natura zaintzeko ohitura iraunkorrak praktikatzera animatzen zaituztegu.

Ah! Eta adi egon iraileko programazioari, jarduera berria estreinatuko baitugu, “Naturan bizirautea”!

Share