“Altxorraren bila” familiei, lagun taldeei eta publiko orokorrari zuzendutako jarduera da. Parte hartzen duen talde bakoitzak koordenatu batzuk dituen mapa bat jasoko du, Bolueko hezeguneko puntu enblematikoei dagozkienak. Azpiegiturak, eraikinak edo beste elementu batzuk izan daitezke, adierazgarriagoak edo ez hain adierazgarriak. Koordenatuak Google Maps-en sartuta (Interneterako konexioa duen gailu mugikor bat behar da), GPSak hezeguneko “altxor” bakoitzera eramango gaitu. Bertan, inguruan dauzkagun elementuak apuntatu beharko ditugu, edo argazkiak atera, koordenatu bakoitza zein elementuri dagokion gogoratzeko; izan ere, jardueraren amaieran (koordenatu guztiak aurkitu direnean), koordenatu bakoitza dagokion elementuarekin erlazionatzeko on-line joko sinple bat proposatuko zaizue. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.