6 urtetik gorako haurrentzako jarduera da, eta Aretoko hezitzaileak, parte-hartzaileen laguntzarekin, 3 esperimentu garatuko ditu, berotegi-efektua eta klima-aldaketa nola sortzen diren eta planetarentzat zer ondorio dituen ezagutarazteko.
Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.