Izurdeen eta Baleen Munduko eguna merezi bezala ospatzeko, gaur itsas ekosistemen maketak sortuko ditugu arrautza-ontziak berrerabiliz. Txikiek itsas hondoa balira bezala koloreztatu ahal izango dituzte, eta apaingarriak gehitu, benetako itsas maskor gisa.
6 urtetik gorakoentzat.
Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.