Eskulan tailer honetan 3 urtetik gorako txikiek arrautzak berrerabili ahal izango dituzte zuhaitz baten eskulan polit bat egiteko. Tailerra amaitzean, Aretoko arboretum-a bisitatuko da gure inguruko espezie batzuk ezagutzeko.
Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.