Tailerra 3 urtetik gorako haurrentzat izango da, eta igel politak egin ahal izango dituzte, bolak harrapatzeko jostailu bihur daitezkeenak. Horretarako, kartoizko hodiak berrerabiliko dituzte. Tailerrean animalia hauen ezaugarriez hitz egingo da.
Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.