Hondurasko Dalila Argueta errefuxiatu klimatikoak Mugarik Gabe elkartearen Bizitza jokoan erakusketaren edukien zati bat aurkeztuko du, eta errefuxiatu klimatiko eta ingurumen-ekintzaile gisa izandako esperientzia kontatuko digu.
Dalila Hondurasko lurraldearen defentsan aritzen da, meatzaritzako proiektuen mehatxuei eta ingurumenean eragin handia duten beste espoliazio-eredu batzuei aurre egiten dieten komunitateekin batera. Hain zuzen ere, Guapinolgo meatze-proiektuaren aurkako eta lurraldeak (mendiak, basoak, ur-iturriak) suntsitzen dituzten erauzketa-proiektuen aurrean erresistentzian dauden komunitateen ondasun komunen aldeko gizarte-protestaren parte izatea izan zen atzerriratzera behartu zuten mehatxuen eta jazarpenaren arrazoia.
Gaur egun, Arratiako Haraneko (Bizkaia) gizarte-mugimenduetan militantea da, baita Basoa proiektuan ere.
Erakusketaren bisitan zehar, edukien inguruko hainbat dinamika egingo dira, irabazlearentzako saria duen galdera-joko dibertigarri batekin.
Helduei zuzendutako jarduera da eta 10:30etatik 12:00etara izango da. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.