Bolueko esploratzaileak, lagun talde eta publiko orokorrari (10 urtetik gorantz) zuzendutako ekintza da. Ekintza honen bitartez, herritarrek udalerriko ingurumenaren zaintza zuzenean parte hartuko dute, mugikortasuna, zarata, ura, biodibertsitatea eta hondakinei buruzko diagnostikoa eginez. Ibilbide autogidatua izango da eta Bolueko hezegunearen ingurutik burutuko da.
Aipatutako aspektu bakoitzaren diagnostikoa egin ahal izateko aldez aurretik izena eman beharko da eta, ondoren, Ingurumen Aretoak beharrezkoak diren material guztiak bidaliko ditu: fitxa betegarriak, identifikazio gidaliburuak, hegaztien txioak eta abar.
Betetzeko diren fitxen kasuan, aldez aurretik bidaliko zaizkie parte hartzaileei eurek etxean inprima ditzaten.